EGIZU EKARPENA

ERBESTE IZAN GINEN. IZAN GAITEZEN BABES.

Ana Mary

Espainiar estatutik 1939an erbesteratutako gurasoen alaba.

Cecilia G. de Guilarte izan zen bere ama, kazetaria eta Gerra Zibila piztu ondoren izan zen lehen gerra-berriemailetako bat. Bere idatzi eta erreportajeei esker, euskal erbesteko pertsona nabarmena izan zen. Gudaroste errepublikarreko komandantea zuen aita. Bere ama, kazetaria eta gerrako erreportaria, Confederación Nacional del Trabajo (CNT) erakundearen egunkariarentzat idazten zuen Euskadin. Errepublikarrak garaituak izango zirela ikusita, bere gurasoak babes bila abiatu ziren eta 1939an irten ziren Bilbotik. Frantziara abiatu ziren lehenik eta, ondoren, 1940an, behin betiko erbesteratu ziren Mexikora. Mexikon jaio zen Ana Mary, 1947an. Azkenik, Sonoran ezarri zen familia osoa, Estatu Batuekiko mugan. Han, agronomia-ingeniaritzan aritu zen lanean bere aita.

Ana Maryk adierazten du bere amaren idatziei esker, hau da, haren liburuei, artikuluei, gutunei, saiakerei eta gainerako dokumentuei esker jakin duela zer bizi izan zuten bere gurasoek urte haietan. Esaten du bere ama emakume oso aurreratua zela bere garairako. Ez zion inoiz ere utzi lan egiteari eta idazteari, eta beti aldarrikatu zuen emakumeek iritzia eman dezaketela eta ideia politikoen alde borroka daitezkeela, gizonek egiten duten moduan.

“Gurasoak 39an erbesteratu ziren. Nire aita komandantea zen garai hartan. Frantzia aldera, beren erbestera abiatu zirenean, deika zuen ejertzito nazionala, fusilatzeko, ziur asko. Nire amak idatzi egin zuen gerra-garai osoan, Euskadin lehenik eta Bartzelonan ondoren. Horrez gainera, berriemaile-lanak egin zituen. Euskadiko diziplina batailoian izan zen eta han ezkondu zen nire aitarekin. Nire aitak zuen postuari esker, ama autoz joan zitekeen frontera, eta han idazten zituen artikuluak, lubakietan. Bartzelona eta Mexiko bitarteko erbesteratzea kontatu zuen “Un Barco cargado de…” liburuan. Bartzelonatik Mexikora abiatzeko irteera azaldu zuen Erbestearen trilogiako lehen liburuan, “Cualquiera que os de muerte” izenekoan, eta Murtziako “Águilas” saria irabazi zuen liburu horrekin 1969an.

[…] Batik bat, nire amaren artikuluen eta gutunen bidez jakin dut gerra-garaian bizi izan zituztenen berri, eta ez haiek guri esandakoen bidez. (Ama) ez zen istorioak kontatzen zituen horietakoa, eta, itzuli zenean, ez zuen gerra-denboran idatzi zituen artikuluak eta liburuak bilatzeko interesik azaldu. Emakumeak etxera bueltatzearen aurka agertu zen emakumea izan zen, nahiz eta hori agindu zen, dekretuz, 1937an, emakume guztiak atzeguardiara bidali zituztenean. Hala eta guztiz ere, emakumeek lan handia egin zuten. Horri buruzko artikulu bat argitaratu zuen (nire amak) iparraldeko CNTn.”

Irakurri beste
historioak

Hady

Augustine

Igor

ACNURek dioenez, 79,5 milioi pertsonak joan behar izan zuten beste leku batera bizitzera, behartuta, 2019an

Mundu osoan, derrigortuta leku batetik beste batera joan behar izan duten pertsonen kopurua izugarri ugaritu da azken hamarkadan. 2019an, 118.264 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa espainiar estatuan, eta, horien artetik, 4.826k EAEn eskatu zuten babesa. Hainbat arrazoi daude pertsona bat ihes egitera bultza dezaketenak: gerrak edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa eta LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste. Zifra hotz horien atzean, PERTSONAK daude. Inoiz baino laguntza gehiago behar duten pertsonak. Gaur egungo egoera sanitario, sozial eta ekonomikoa ziurgabetasun handiz bizi duten pertsonak. Gure bizilagunak diren pertsonak. Garai batean, gure herriak ere erbestera jo behar izan zuen; orain, babesa eman diezaiekegu indarkeriatik eta miseriatik ihesi, eta bakean bizitzeko xedez, gure lurraldera datozenei.

Zer egin dezakezu zuk

Errefuxiatuei lagundu diezaiekezu, haien bizitza berriaren hasieran.

OPARITU BABESA

Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.

EGIZU EKARPENA

Lagundu CEAR-Euskadiri, eta, horrela, pertsona errefuxiatuen GIZA ESKUBIDEEN defentsan parte hartuko duzu.

Ba al zenekien CEAR Euskadiri egiten diozun ekarpenak zergak arintzeko balio duela?

Zenbat aldiz?

EGIZU EKARPENA

PARTEKATU

Historia hauek zabaltzen badituzu zure sare sozialen bidez, zure lagunek haien berri izan eta errealitate hau ezagutu ahal izango dute. Lagundu iezaguzu historiak ezagutarazten!