EGIZU EKARPENA

ERBESTE IZAN GINEN. IZAN GAITEZEN BABES.

Augustine

Kongoko Errepublika Demokratikoko emakumea, 40 urtekoa, ospitale baten kudeatzailea.

Augustinek bere herritik ihes egin behar izan zuen jazarpen politikoaren eta erlijiosoaren ondorioz. Ospitale baten kudeatzaile zela, zauritutako pertsona bati zaintza medikua ematea eta bere etxean hartzea erabaki zuen. Erregimenaren aurkako oposizioan aritzea leporatzen zitzaion pertsona horri. Poliziak jazarri egiten zuen pertsona hori Bundu Dia Kongo (BDK) edo Bundu Dia Mayala izenekin ezagutzen den erlijio-kongregazioko kide izateagatik. Erregimenak oposizio politikoko ekintzak egitea leporatzen dio kongregazioari.

Jakin zenean Augustinek etxean hartu zuela pertsona hori, erregimenak bidegabeki leporatu zion kongregazio horretako kide izatea. Hainbat hilabetetan espetxeratu zuten, epaiketarik gabe. Behin-behineko askatasuna lortu zuen arren, Kongoko poliziak etengabe eta bortizki jazarri zituen Augustine bera, bere seme-alabak eta beste senide batzuk. Espetxera bueltatzeko beldurra sentitu eta polizien gehiegikeria bortitzak pairatzeko arriskua ikusita, bere seme-alabak etxekoen zaintzapean uztea erabaki zuen, eta babes bila abiatu zen, Kongoko Errepublika Demokratikotik ihesi. Pertsona batzuekin hitz egin ondoren, hegazkinez atera zuten handik, estatu espainiarrera joateko.

Bakarrik irten zen Augustine bere etxetik, seme-alabak senideen eta lagunen zaintzapean utzita. Bilbora iristean, bidean lagun izan zituen pertsonek beraiek lapurtu zizkioten aldean zeramatzan ondasun apurrak, eta abandonatu egin zuten.

“Nire behin-behineko askatasuna eskatu zuen nire abokatuak, eta astebeterako eman zidaten. Egunero joan behar nuen espetxera sinatzera, baina bigarren egunetik aurrera, etxera zetorkidan polizia, nire bila, gauzak egitera… Gauez etortzen ziren, seme-alabekin nintzela, laurok etxean. Nire alaba zaharrena mehatxatzen zuten. Eta txikiak… Kolpatu egiten gintuzten, niri eta nire seme-alabei. Denetarik, denetarik. Ez nintzen seguru sentitzen, atxilotua eta espetxeratua gerta nintekeen berriro, edozein unetan.

[…] Bilbon, taberna batean sartu ginen kafea hartzera, eta, bat-batean, nirekin zetozen bi mutilek erretzera irten behar zutela esan zidaten. Irtetean, ez nituen topatu. Tabernako jendeari galdetu nion, baina frantsesez bakarrik hitz egiten nuen eta haiek gazteleraz, eta ez nuen ezer ere ulertzen. Nekarren maleta txiki batekin joan ziren, dena eraman zuten… Soinean neraman poltsatxo batekin bakarrik geratu nintzen.”

Irakurri beste
historioak

Hady

Ana Mary

Igor

ACNURek dioenez, 79,5 milioi pertsonak joan behar izan zuten beste leku batera bizitzera, behartuta, 2019an

Mundu osoan, derrigortuta leku batetik beste batera joan behar izan duten pertsonen kopurua izugarri ugaritu da azken hamarkadan. 2019an, 118.264 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa espainiar estatuan, eta, horien artetik, 4.826k EAEn eskatu zuten babesa. Hainbat arrazoi daude pertsona bat ihes egitera bultza dezaketenak: gerrak edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa eta LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste. Zifra hotz horien atzean, PERTSONAK daude. Inoiz baino laguntza gehiago behar duten pertsonak. Gaur egungo egoera sanitario, sozial eta ekonomikoa ziurgabetasun handiz bizi duten pertsonak. Gure bizilagunak diren pertsonak. Garai batean, gure herriak ere erbestera jo behar izan zuen; orain, babesa eman diezaiekegu indarkeriatik eta miseriatik ihesi, eta bakean bizitzeko xedez, gure lurraldera datozenei.

Zer egin dezakezu zuk

Errefuxiatuei lagundu diezaiekezu, haien bizitza berriaren hasieran.

OPARITU BABESA

Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.

EGIZU EKARPENA

Lagundu CEAR-Euskadiri, eta, horrela, pertsona errefuxiatuen GIZA ESKUBIDEEN defentsan parte hartuko duzu.

Ba al zenekien CEAR Euskadiri egiten diozun ekarpenak zergak arintzeko balio duela?

Zenbat aldiz?

EGIZU EKARPENA

PARTEKATU

Historia hauek zabaltzen badituzu zure sare sozialen bidez, zure lagunek haien berri izan eta errealitate hau ezagutu ahal izango dute. Lagundu iezaguzu historiak ezagutarazten!