EGIZU EKARPENA

ERBESTE IZAN GINEN. IZAN GAITEZEN BABES.

Igor

Fusilatu baten biloba eta aita komunista baten semea, bere familiarekin erbesteratu zen Varsoviara, 1965etik 1977ra.

Gijonen fusilatu zuten bere amaren aldeko aitona, 37an. Gerrako haurrak izan ziren bere aita eta ama, hau da, Gerra Zibila hasi eta gutxira, SESBera bidali zituzten, oraindik oso gazteak zirela. Han hazi ziren, han ezagutu zuten elkar eta han ezkondu ziren. Ezkondu ondoren, estatu espainiarrera itzuli ziren 1956an, eta Basauriko San Migelen ezarri zuten bizilekua. Han jaio ziren Igor eta bere arreba zaharrena.

Igorren aita militante komunista zen diktadura frankistaren urte haietan, eta pairatu zuen jazarpenaren ondorioz, familia osoak berriro irten behar izan zuen espainiar estatutik 1965. urtean. Poloniako alderdi komunistaren eta Gurutze Gorriaren laguntzari esker, Varsovian ezarri zuten bizilekua. Franco hil ostean, Igor eta bere gurasoak Euskadira bueltatu ziren, azkenik, 1977an.

“Alderdi komunistako militantea zen aita, eta Komunismoaren eta Masoneriaren aurkako Auzitegi Bereziak epaitu zuen. Auzitegi hori 1963. urtera arte existitu zen, eta Ordena Publikoko Auzitegia izatera igaro zen gerora. Bi urte eman zituen espetxean, Burgoseko kartzelan eta Carabanchelen. Espainiatik irten behar izan zuen 1965ean. Alderdiak gomendatu zion hori egitea, “erreta” zegoelako, hau da, brigada politiko-sozialak, erregimeneko polizia politikoak, jazarpen handia egiten ziolako. Parisera joan ginen lehendabizi, alderdi komunistaren etxebizitza batera. Hilabetez izan ginen han. Ondoren, Pragara joan ginen, alderdi komunistak harreman handia baitzuen ekialdeko alderdi komunistekin. Azkenik, Varsoviara bidali ziguten.

[…] Itzultzea zen gurasoen amets bakarra. Itzultzeko falta zitzaizkien egunak deskontatzen ari zirela zirudien. Franco hil zenean, 75eko azaroan, itzultzeko urratsak ematen hasi ziren. Nire aita 76an itzuli zen, kontsul-ordezkaritzan egin ziren aurrenetako pasaportea izan zen harena.”

Irakurri beste
historioak

Augustine

Hady

Ana Mary

ACNURek dioenez, 79,5 milioi pertsonak joan behar izan zuten beste leku batera bizitzera, behartuta, 2019an

Mundu osoan, derrigortuta leku batetik beste batera joan behar izan duten pertsonen kopurua izugarri ugaritu da azken hamarkadan. 2019an, 118.264 pertsonak eskatu zuten nazioarteko babesa espainiar estatuan, eta, horien artetik, 4.826k EAEn eskatu zuten babesa. Hainbat arrazoi daude pertsona bat ihes egitera bultza dezaketenak: gerrak edo gatazkak, miseria, behartutako ezkontzak, krimen antolatuaren indarkeria, emakumeen mutilazio genitala, sexu-esplotaziorako pertsonen salerosketa eta LGTBIQ+ pertsonen jazarpena, besteak beste. Zifra hotz horien atzean, PERTSONAK daude. Inoiz baino laguntza gehiago behar duten pertsonak. Gaur egungo egoera sanitario, sozial eta ekonomikoa ziurgabetasun handiz bizi duten pertsonak. Gure bizilagunak diren pertsonak. Garai batean, gure herriak ere erbestera jo behar izan zuen; orain, babesa eman diezaiekegu indarkeriatik eta miseriatik ihesi, eta bakean bizitzeko xedez, gure lurraldera datozenei.

Zer egin dezakezu zuk

Errefuxiatuei lagundu diezaiekezu, haien bizitza berriaren hasieran.

OPARITU BABESA

Ondoko posta-txartel solidarietariko bat oparitzean, zuk zeuk eta zure oparia jasotzen duenak artatzen ditugun errefuxiatuen bizitza hobetzeko ekarpen bat egingo duzue.

EGIZU EKARPENA

Lagundu Zehar-Errefuxiatuekin, eta, horrela, pertsona errefuxiatuen GIZA ESKUBIDEEN defentsan parte hartuko duzu.

Ba al zenekien Zehar-Errefuxiatuekin egindako dohaintzak zerga-arintzea duela?

Zenbat aldiz?

EGIZU EKARPENA

PARTEKATU

Historia hauek zabaltzen badituzu zure sare sozialen bidez, zure lagunek haien berri izan eta errealitate hau ezagutu ahal izango dute. Lagundu iezaguzu historiak ezagutarazten!